sábado, 3 de marzo de 2012

Almudena Cid


Almudena Cid


 Almudena Cid Tostado (Gasteiz, Araba, 1980ko ekainaren 15a) gimnasta eta modelo arabarra da. 2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren, bere ibilbide profesionalari agur esan zion.
1996an Atlantako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen lehenengo aldiz eta finalera ailegatu zen. Hurrengo bi edizioetan, finalista izaten ere lortu zuen,Sydneyn 2000n eta Atenasen 2004an. Munduko lehen emakume bihurtu zen hiru finaletan jarraian sailkatuz.
Greziako Patrasen egindako 2007ko munduko txapelketan 11. sailkatu zen. Beijingo 2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, finaletarako sailkatu zen eta zortzigarren postuan bukatu zuen diploma olinpikoa lortuz.

  • 1996, Atlanta: 9. postua eskuratu zuen, guztira 38.515 punturekin (Soka 9.700, Makilak 9.683, Baloia 9.566, Zinta 9.566).
  • 2000, Sydney: 9. postua berriro, 38.907 punturekin (Soka 9.750, Uztaia 9.725, Baloia 9.691, Zinta 9.741).
  • 2004, Atenas: 8. postua, bere inoizko hoberena, 98.450 punturekin (Zinta 23.425, Makilak 24.900, Baloia 25.000, Uztaia 25.125).
  • 2008, Beijing: 8. postua, 68.100 punturekin.